XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HELBURUAK: 1 zenbakiaren grafia identifikatu eta bereiztea.

EDUKIAK: 1 zenbakia: grafia.

1 zenbakiaren grafiaren identifikazioa eta bereizketa.

JARDUERAK: Irakasleak arbelean marraztutako 1 zenbakia behatu eta, ahots goraz, zein zenbaki den errepikatu: Bat!.

Irakasleak orri-zatietan 1 zenbakiak marraztuko ditu.

Ondoren, lurrean lerro bat egingo du klerekin.

Lerro horren gainean, denen artean, 1 zenbakiekin ilara bat osatu.

Ikasleek orri-zatiak banaka jarriko dituzte: Bidean 1 bat ipintzen ari naiz esanaz batera.

Irakasleak arbelean 1 zenbakia marrazten duenean, eskua altxatu; beste gauza bat marraztean, geldirik egon.

Zimurtutako zeta-paper zati bana itatsi 1 zenbakietan.

Ikasgelako paretetan esekitako karteletan eta hormirudietan 1 zenbakia bilatu.

Irakasleak enbalaje-paperean 1 zenbakiaren grafia marraztuko du.

Grafian hatz-markak estanpatu hatza pinturatan busti eta gero.